Begeta Jantokia Lakaxitan
- Gehiago irakurriBegeta Jantokia Lakaxitan -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

lakaxita.org.- 10. aldiz ospatu dugu aurten Jaion eta izugarrizko arrakasta izan da hainbat aspektutan: inoiz baino jende gehiago, giro bikaina ibilbide osoan zehar, aldarrikapenak eta jaia uztartuak...
Baina badaude ere balorazioa egiterakoan hainbat alde ilun zuekin konpartitu nahiko genituzkeenak.
Jaion gaztetxeko asanbladatik antolatzen den ekimena da eta hainbat eragile zein norbanakok honen antolakuntzan parte hartzen dute. Beraiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Tamalez, urtez urte, zailtasunak ditugu barra, garbiketa eta hainbat kontuenzako turnoak betetzeko. Kontutan hartu behar da 300 pertsonatik gora pasatzen direla gaztetxetik eta lan handia suposatzen duela guzti horren antolakuntzak.
Bestetik, jai eredu alternatibo bat sortzeko asmoarekin antolatzen da Jaion eta tamalez, hainbat alorretan ez dugu hori lortzen: kontsumo arduragabeak, zabor kopuru industrialak eta horiekiko ardura falta, gaztetxeari eragindako kalteak, jendearen arteko liskarrak...

lakaxita.org.- Apirilak 20, Irungo kaleetan zehar Jaion ospatu genuen.
Egun polita esnatu zen, eguzkia zeruan eta hodeien arrastorik ez. Goizean goiz, Lakaxita Gaztetxean azkeneko prestaketak egiten egon ginen, eta 4tan Moskurantz abiatu ginen kamioia prestatzera.
Geroz eta jende gehiago elkartuz joan ginen plazan, eta kamioia atera zenerako inoiz baino pertsona gehiago geundela konturatu ginen. Geroz eta pertsona gehiago ginen Irungo kaleak okupatzen.
Aurten ere JAION antolatu dugu Lakaxita Gaztetxetik horretarako aukeratutako eguna apirilak 20 delarik, eta iazkoa espaziala izan bazen aurtengoa espeziala izango da, aurtengo edizioa, 10. JAIONa izango baita. 10 urtez kale okupazioaren bidezko gizarte iraulketa sortzaile eta dibertido gisa definitu genuen jaia ospatzen, eta horrekin batera, Lakaxitaren 8. urteurrena.
Txoriburu antzezlana:
La historia de un hombre de la Nafarroa de los años 50, un hombre que lucho por su sonrisa y se estrello en el metro de barcelona. Una vida cantada en jota-rap.