Txingudin greba: 35 langilek zerbitzua kolapsatu dute zuzendaritzak gainbehera ezkutatu eta soldatak prekarizatzen dituen bitartean

Greban dauden langileak.- Txingudiko Zerbitzuetan, 45 pertsona finko eta behin-behineko 14 pertsona daude herritarrei zerbitzu zuzena ematen dietenak; horrek zuzendaritza eta arduradunak baztertzen ditu. 59 pertsona horietatik 35 greba mugagabean parte hartzen ari dira, eta, hala eta guztiz ere, Txingudi Zerbitzuetako Zuzendaritzak lasaitasun-mezu bat helarazi nahi du, duela hilabete batzuetatik instalazio itxiak izan arren, herritarrei ura ematen dieten biltegiak eta estolderia behar bezala ez garbitzeko eta mantentzeko lanak egiten ez diren arrren, eta 24.000 ur-ordainagiri oker igorri diren arren, horrek sortzen duen mesfidantzarekin eta horrek guztiak herritarrentzat ekarriko dituen zuzeneko eta zeharkako kostuekin.






