Eneko Goiak eztabaida irekitzeari ezezkoa eman duela salatzen du Satorralaiak
Eneko Goia alkateak eztabaida irekitzeko eskaera berri bati ezezkoa eman diola salatzen du Satorralaia bizilagunen mugimenduak. Ezezko hori Osoigo.com eragin politikoko plataforma digitalaren bidez azaroaren hasieran Donostiako Udaletxeko 5 politikariri egin diegun galderaren haritik etorri da.

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, 3000 lagunetik gora manifestatu dira gaur arratsaldean Antiguatik Alderdi Ederrera Donostian Metroaren obrak hasteko Eusko Jaurlaritzak duen asmoa arbuiatzeko eta jendartean desadostasun zabala pizten duen proiektu hori geldiaraztea exijitzeko.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak gaur goizean Metroaren proiektua gelditzeko aldarrikapen gunea eta prentsaurrekoa egingo du Zarautz Etorbideko eremu kaltetuan. Aldarrikapen ekintza hori goizeko 10etan hasi da, hain zuzen ere jendartean desadostasun zabala pizten duen egitasmo horren erakintza-lanak Eusko Jaurlaritzak hasi asmo dituen eremu batean metroaren aurkako topagunea paratu eta gosaria eskeini dugularik.
Aste honetan hainbat mobilizazio egingo dira Donostiako Metroaren pasantea eraikitzeko asmoz Antiguan iragarri duten obren hastapena geldiarazteko eta larunbatean manifestazioa deitu du Satorralaia bizilagunen mugimenduak Antiguatik Alderdi Ederrera. Metroaren bultzatzaileek lanak aste honetan hasiko direla iragarri dute.
400 lagunetik gora bildu dira gaur eguerdian Donostiako metroaren aurka Antiguan auzoan egindako Protesta-Martxan. Martxan adin guztietako jendeak parte hartu du eta “ANTIGUOK EZ DU BEHAR: METROARI STOP” aldarria egin duen pankarta buruan hartuta, manifestariek Antiguan Metroaren igarobideak kalteturiko kaleak zeharkaru dituzte.
Datorren larunbatean, azaroak 4, metroaren aurkako Protesta-Martxa antolatu da Antiguan, eguerdiko 12etan Bentaberriko Polikiroldegitik abiatuta.
Donostian Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolatuta, “Garraio publikoa hobetzeko proposamen eta estrategia alternatiboak” gaiari buruz mahai ingurua egingo da bihar asteartean, arratsaldeko 7etan Koldo Mitxelenan.