Satoralaiak Donostian metroaren inposaketaren aurkako mobilizazioak deitu ditu
Satorralaia bizilagunen mugimenduak datozen egunetan hainbat ekintza antolatu ditu eta ekimen horien buruan azaroak 18 larunbatean manifestaziorako deialdia egiten du, hain zuzen ere Donostian Metroaren obrak berehala hasteko Eusko Jaurlaritzak agertu duen asmoari ahalik eta herri-mobilizazio indartsuenarekin erantzuteko eta jendartean desadostasun zabala pizten duen proiektu hori geldiaraztea exijitzeko.

Hizlaria: Jose Ramon De Miguel Bosch
Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, hamarnaka pertsona bildu dira gaur goizean Donostiako Udaletxearen aurrean Metroaren proiektuko Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzeko ondasunak okupatu aurreko aktak sinatzeko Euskal Gobernuak deitu duen ekitaldia salatzeko.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Udaletxean protesta ekintza bat egingo du datorren irailak 6 asteazkenean, goizeko 10etan, hain zuzen ere Metro-pasantearen proiektuko Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzeko ondasunak okupatu aurreko aktak sinatzeko Euskal Gobernuak deitu duen ekitaldia salatzeko.
Arartekoak joan den uztailaren 11ean eman duen ebazpenaren bidez gaitzetsi egin du Donostiako Metro pasantearen inguruan herri galdeketa bat egiteko eskaerari Gipuzkoako Diputazioak eman zion ezezkoa.