Satorralaiak Metroaren pasantearen inposaketa salatu eta maiatzak 25ean Donostiako Udal-Plenora herritarrak biltzeko deitu proiektuarekiko arbuio soziala adierazteko
Satorralaia bizilagunen mugimenduak gogor salatzen du Metroaren pasantearen egitasmoa era zeharo inposatzailean eta inolako partehartze sozialik gabe inposatzen ari direla erakundeak. Gaur goizean erakundeek zuten hitzorduaren berri jakin bezain laister, Satorralaiako hamar bat kide Amarako EuskoTrenen geltokiaren aurrean konzentratu gara obren esleipena gaitzesteko (argazkia bidaltzen ditugu)

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, alegazioen entrega kolektiboa egin da gaur goizean Eusko Jaurlaritzan, Donostian Metroaren Pasantea eraiki asmoz Antigua aldean abian jarri duen desjabetza prozedura eten dezala eskatzeko.
Donostiako Metroaren igarobidearen “Lugaritz-Mirakontxa” zatia eraikitzeko asmoz Eusko Jaurlaritzak Antiguan aldean abian jarri duen desjabetza prozedura eten dezala eskatzeko ALEGAZIOAK prestatu ditu Satorralaia bizilagunen mugimenduak.
Eusko Jaurlaritzak Donostiako metroaren pasanteko “Lugaritz-Mirakontxa” zatiak Antiguan kalteturiko lur-sailak desjabetzeko izapidetzak hasi dituela salatzen du Satorralaia bizilagunen mugimenduak.
Donostiako “Satorralaia” bizilagunen mugimenduak elkarretaratzeak egin ditu gaur Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren aurrean, gure hirian zeharo behar gabekoa eta desadostasun zabala pizten duen Metro bat eraikitzeko proiektua geldiaraztea eskatzeko. Jaurlaritzak berak 2013an “obra faraonikotzat” jo zuen egitasmo hau. Gasteizera joateko autobusa antolatu dugu eta 50 lagun inguru bildu gara.