Martxoak 9 Asteazkena, mahai-ingurua Koldo Mitxelenan: “Garraio Publikoa: Egoeraren azterketa, Metroaren eragina eta proposamenak”
Datorren martxoak 9 asteazkenean, Metroaren proiektua gelditzeko Donostiako “Satorralaia” bizilagunen batzarrak antolaturik, Metroaren afera garraio publikoaren ikuspegitik aztertuko da Koldo Mitxelenan, arratsaldeko 7etan egingo den mahai-inguruan. Honako hizlariek hartuko dute parte:
- Jose Fran Cid (mugikortasun eta ingurumen aholkularia)
- Iosu Iribar (Dbus-eko langile eta “Kurpil” sindikatuko lehendakaria)

Metroaren proiektua gelditzeko Donostiako “satorralaia” bizilagunen mugimenduak Koldo Mitxelenan bi mahainguru antolatu ditu eztabaida publikoa sustatzeko.
Metroaren proiektua gelditzeko Donostiako “satorralaia” bizilagunen mugimendua Eneko Goia alkatearekin bildu zen atzo arratsaldean.
Metro gelditzeko Donostiako Bizilagunen eta elkarteen batzarra.- Donostiako Metroaren igarobidearen proiektua gelditzearen aldeko “satorralaia” bizilagunen mugimendua Eneko Goia alkatearekin bilduko da datorren otsailaren 9an, asteartearekin, hain zuzen ere Donostiako udalari bizilagunen egonezina helarazteko eta auzi honetan gizarteak erabakietan parte hartzeko aukera izan dezan, hiritarrak konts
Donostiako Metroaren igarobidearen proiektua gelditzearen aldeko “Satorralaia” bizilagunen mugimenduak Eneko Goia alkateari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa sailburu Ana Oregiri biltzeko eskaera zuzendu diela jakinarazi du, gaur Donostiako Udaletxean hamarnaka lagunek sostengaturik eman duen prentsaurrekoan.
Metroa gelditzeko Donostiako “satorralaiak” bizilagunen eta elkarteen batzarrak hiriko auzo guztietan buzoneo informatiboa egin du eta abenduaren 12an manifestaziorako deialdia zabaldu du.
Alegazioak aurkezteko epean dagoen Donostialdea-Bidasoa Beheko Zatikako Lurralde Planak (PTP-ZLP) herritarrengandik oposizioa piztu duten hainbat egitasmo jasotzen ditu:tarteanDonostiako hirian Metroa eraikitzeko egitasmoa dago.