Ehundaka lagunek metroaren pasantea gelditzeko aldarrikatu zuten atzo Kontxara egindako martxan
Ehundaka lagunek parte hartu zuten atzo eguerdian Donostian metroaren pasantearen proiektua gelditzea aldarrikatzeko Kontxara egindako martxan. Mobilizaioa eguerdiko 12etan Amara-Easoko tren geltokitik abiatu zen eta manifestazioaren buruan “METROARI STOP” leloa osatzen zuten kartel handiak hartuta, baita manifestariek kartel aldarrikatzaile ugari erakutsita, martxak hiri-erdialdeko kaleetara zabaldu du aldarrikapena.

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Kontxara Martxa deitu du larunbatean Donostiako Metroaren pasantea gelditzea aldarrikatzeko.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak Kontxara Martxa deitu du uztailak 15 larunbatean Donostiako Metroaren pasantea gelditzea aldarrikatzeko.
Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimenduak Eneko Goia alkateari zuzendutako idatzi bat aurkezten du gaur eguerdian udaletxean, 8.916 donostiarren sinadurekin batera, Metroaren pasantea gelditzea, Donostiak behar duen garraio-ereduaren inguruan prozesu partehartzaile bat irekitzea, eta herri galdeketa bat egitea eskatzen dutenak.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, hamarnaka pertsonek protesta egin dute gaur eguerdian Donostiako Udalbatzan Metroaren pasantearen proiektuaren inposaketa arbuiatzeko eta erakundeek eztabaida publikoari eta gizartearen partehartzeari uko egin diotela salatzeko.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak ostegunean Donostiako Udalbatzara biltzeko deialdia egiten die herritarrei Metroaren pasantearen proiektuaren inposaketarekiko arbuio soziala adierazteko. Metroaren gaia eguerdiko ordu 1ak aldera eztabaidagai izango denez, eguerdiko 12’30etatik aurrera bilduko gara Udalbatzen aretoan. Deialdi honen harira, Satorralaiak honako hau salatu nahi du:
Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolatuta, “Metroaren Pasantea eta hiri-eredua Donostian” gaiari buruzko mahai ingurua egingo da maiatzak 24 asteazkenenean, arratsaldeko 7etan Koldo Mitxelena kulturunean. Hizlariak izango dira: