Metroa Donostian?
Donostiako Metro “pasantea” edo igarobidearen proiektuak desadostasun zabala pizten du hirian. Herritar askoren iritzia argia da gaiari buruz: Donostiak ez du Metrorik behar eta egitasmo hori geldiarazi behar da auzi honetan eztabaida eta erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzeko.
- Gehiago irakurriMetroa Donostian? -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Metroa gelditzeko “Satorralaia” bizilagunen mugimendua.- Joan den urteko abenduan, kalera atera ginen Donostiako metro “pasantea” edo igarobidearen proiektua gelditzea eskatzeko, egitasmo hori beharrezkoa ez delako.
Satorralaia.- Donostian metroaren priuiektua salatzeko ekintza informatibo ikusgarria egin dute larunbatean harmarnaka lagunek Kontxako hondartzan. Eguerdiko 14'30etan bildu eta Metroaren proiektuak Kontxako hondartzaren azpian egiten duen 300 metroko ibilbidea bertan irudikatu edo bistaratu dugu, azpiegitura honen aberrazioaz ohartarazteko.
Donostian Metroaren proiektua gelditzeko “Satorralaia” bizilagunen mugimenduak aste honetan honako bi ekintza hauetan parte hartzeko dei egiten die herritar guztiei, hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo hori geldiaraztea eskatzeko:
Metroa gelditzeko Donostiako “Satorralaia” bizilagunen mugimendua.- Donostian Metroaren proiektua gelditzeko “Satorralaia” bizilagunen mugimenduak datozen asteetan hainbat ekimen antolatu ditu, hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo hori geldiaraztea eskatzeko.
Metroa gelditzeko Donostiako Satorralaia bizilagune nmugimendua.- Datorren ostiralean, martxoak 18, eguerdiko 12’30etatik ordu 1etara, Metroa gelditzeko Donostiako Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, kontzentrazioa egingo da Kursaal-en egiten ari den Hiri Handien Sare Iberoamerikarraren (CIDEU) Kongresuaren aurrean, non Eneko Goia alkateak erakunde horren txandakako presidentzia har