Satorralaiak Diputazioan errekurtsoa aurkeztu du Diputatuen Kontseiluak Metroaren pasanteari buruz herri kontsulta egiteko eskaera atzera botatzeko hartutako erabakiaren aurka
Satorralaia bizilagunen mugimenduak BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA aurkeztu du gaur Gipuzkoako Diputazioan, hain zuzen ere Metroaren pasanteari buruzko herri galdeketa bat egiteko 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin egindako eskaera atzera botatzeko Diputatuen Kontseiluak joan den urriaren 11ean hartutako erabakiaren aurka.

Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak ezezkoa eman dio Donostian Metroaren pasanteari buruz herri galdeketa bat egiteko Satorralaia bizilagunen mugimenduak 8.916 donostiarren sinaduren babesarekin aurkezturiko eskaerari.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak prentsaurrekoa eman zuten Donostian, Metroaren Pasantearen obrak burutzeko helburuarekin Kontxako hondartzan herri jabariko itsas-lurrak okupatzeko Eusko Jaurlaritzak egindako eskaera dela eta, azken egunotan Itsasertzetako Zerbitzu Probintzialean aurkeztu diren alegazioen berri emateko.
Metroa gelditzeko Satorralaia Donostiako Bizilagunen mugimendua.- Atzo Kontxako estropaden lehenengo egunean Metroa gelditzea eskatzeko ekintza egin dute hamarnaka lagunek.
“Satorralaia” bizilagunen mugimenduak 8.916 donostiarren sinadura entregatu ditu gaur Gipuzkoako Diputazioan, Donostiako Metro “pasantea”ren edo igarobidearen auzian herri galdeketa bat egin dadin eskatzeko. Sinadura horiek, halaber, Eusko Jaurlaritzari zuzenduko dizkiogu, egitasmo hori geldiaraztea eta Donostiak behar duen garraio ereduaren inguruan erabaki prozesu partehartzaile bat irekitzea eskatzeko.
Satorralaia Bizilagunen mugimendua.- Sarorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, manifestazio jendetsua egin da larunbat egurdian Donostiako kaleetan, Metroa Gelditu, herriari galdetu / STOP pasante del metro, consulta popular lelopean.
Gizarteko arlo ezberdinetan (kultura, kazetaritza, unibertsitatea…) aritzen diren 70 pertsonalitatek Donostiako metroaren proiektua geldiaratzea eskatzen duen Manifestua izenpetu dute.