
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak.- Europa Laica estatu-mailako erakundea da, pertsonen kontzientzia- eta pentsamendu-askatasuna defendatzen duena. Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa eskatzen du, eta Estatuaren neutraltasuna sinesmen desberdinekiko, erlijiosoak nahiz bestelakoak izan.

LAB Sindikatua.- Maiatzaren 19an, goizeko 6:30ean, TRANSDIPE S.L. enpresako S.S. garraiolaria hilik agertu zen Irunen, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren aldamenean. Kamioia martxan zegoen, atea irekita eta zantzu guztien arabera, heriotza ez traumatiko baten aurrean gaude. Azken honekin, gutxienez 20 langile hil dira urte hasieratik Euskal Herrian, hauetariko 9 garraiolariak.