Zubieta ez da benetako alternatiba
BIDASOALDEKO LAGUNAK.- Duela 24 bat urte (1991eko abenduaren 5ean) Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irun eta Hondarribiko Udalek kooperazio hitzarmen bat sinatu zuten Txingudiko Badia berreskuratzeko, mantentzeko eta babesteko. Aipatu hitzarmena 1993eko uztailaren 8an erakunde berdinek berretsi zuten AKORDIO baten bidez eta horretatik Txingudiko Baliabide Naturalen Babespenerako eta Ordenaziorako Plan Berezia sortu zen. 93ko AKORDIO horretan jadanik agertzen zen Plaiauandiko kirol instalazioak babestutako eremutik ateratzeko konpromezua. Hala ere, konpromezu hori bete gabe jarraitzen du gaur egun eta, okerrena dena, ez dago inongo itxaropenik hurrengo urteetan burutuko denik.
- Gehiago irakurriZubieta ez da benetako alternatiba -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano


Mercadona enpresak EAEn supermerkatuak irekiko dituela eta LABek honakoa adierazi nahi du.
Alexander Martinez Iturria.- Egunen batean aita plazan kateatuta aurkituko dut. Amak barre egiten dio, baina gero eta gertuago ikusten dut polizia-etxera bere bila joan beharko dudan eguna. Poliziei argudiatzea zaila izango da, beraiek baitira nire aitaren haserrearen arrazoia; herriko plazan dagoen polizia-etxeko sarreran lotu nahi du aitak bere burua.
Askatasun Ekintza.- Hamarkada gehiegi dira inposaketen menpe gaudela, baina bereziki 36ko gerra latzarekin hasi, pairatutako ondorengo genozidioa eta frankismoaren erregimenarekin jarraituz, eta azkeneko hamarkadetako Estatu terrorismoarekin eguneraino, Espainiako Erresumak Euskal Herriari eta euskal herritarroi ezarri dizkiguten salbuespen lege andana, euskal gatazka soziopolitikoa suntsitzeko asmo garbia izan du.
Hondarribiko E.H. Bildu.- Hondarribiko Udalak hondarribiarron euskararen erabilera handitzeko egiten duen saiakera kezkatzen gaitu. Euskararen alde ekitaldi eta jarduera ugari antolatzen baldin badira ere, Udalak ez du gaur egun erreferentzia fidagarririk saiakera hauen eraginkortasuna edo emaitzak neurtzeko.
Hondarribiko EH Bildu.- Bihar, hilak 17, Hondarribiko Udaleko aurrekontuak onartzeko Udalbatza egingo da.
Hondarribiko EH Bildu.- Hilaren 9an Hondarribiko Liburutegiari buruzko prentsaurrekoa eskeini zuen Udalak.
Eleak Mugimendua.- Eleak Mugimenduak eta Euskal Herriko LIBRE Lan Taldeek kezka handiz ikusten dugu Eusko Jaurlaritzaren agindupean lan egiten duen Ertzantzak Madrilgo Auzitegi Nazionalari bidali dion Herri Harresien inguruko txostena. Kezka handiz, gure iritziz, helburu argia duelako Ertzantzak eginiko txosten horrek: desobedientzia zibila kriminalizatzea, zigortzea eta zenbait kasutan baita ilegalizatzea ere.