Erne egon behar dugu
- Gehiago irakurriErne egon behar dugu -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1013 irakurketak
- Castellano
Zuhaitz gazte bat landatuko dugu bihar Artia auzoan. Umeek ureztatuko dute, eta beraiek izango dira zuhaitz honen emankortasunaren lekuko: kimuek, haziek, loreek, adaskek, hostoek, enborrak eta euren artean biziko diren ehundaka espezie sasoian-sasoiko itxura eskainiko dute, edertasunaren aurpegi ezberdinak erakutsiz, etengabeko eraldaketan.
Ezkiak hosto berde biziz jantzi dira dotore berriro ere, Artia auzoan (Irun). Laister entzungo dira euren baitan babesa aurkitzen duten txorien kanta alaiak. Ezti gozoaren usaina jarioko dute eta itzal ederra zabalduko dute beroaldian. Zorionak laguntzen bagaitu, udazkenean gorrituko dira urtero legez, neguaren biluztasunaren gogoetak lotsaraziko balitu bezala. Neguan, bronkiodun bizidunak direla oroitaraziko digute. Eta berriro iritsiko dira udaberriaren jantziak.
Txapaeo koronabirikotik idazkiak, 7.znbk
Pikoketa Aritxulegi.- Gaur, apirilak 12,, konfinamenduko Aberri Eguna ospatzen ari gara eta nik ere ikurriña jarri dut leihoan. Jartzen ari nintzenean pareko bizilagunak arraro begiratzen ninduela ohartu naiz eta beranduxeago, harrikoa egiten ari nintzenean, bere buruan zer ote zegoen galdezka aritu naiz.
Pikoketa Aritxulegi.- Ikusten ari garenez, “Coronavirusaren krisia” deitutako hau gaixotasun kutsakor baten gertaera baino asko gehiago ari da izaten. Horrek duen dimentsio biologiko, epidemiologikoa alboratu gabe, jendarte mota bezala ditugun zenbait tope ari da erakusten, inondik inora. Sinestera iritsi gara, mendebaldeko jendartearen parte izaki, “historiaren gailurra” ginela: Garatuenetan garatuenak Euskal Oasiko pribilegiatuak. Baina oso azkar, zenbat zihurtasun, zenbait sinismen eta konbikzio higatzen ari dira. Arezko zimendua ote zuen dorreak?
ONEKA Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma.- Emakumeak eta haien mobilizazioa dira gaur egun munduan dagoen aldaketa indar indartsuenetako bat. Euskal Herriko emakumeok 50 urte baino gehiago daramatzagu gure eskubideen alde borrokan. Urtero, martxoaren 8an, kaleak betetzen ditugu eta gure zapalkuntza egoerak argitara ateratzen ditugu, publikoki eta politikoki.
Abotsanitz.- EAJren gehiengo absolutua duen Hondarribiko Udalak blues jaialdia erabili zuen Montai taldeari etekina emateko. 2018an egin zen azkenengoz jaialdia, hamahiru ekitaldiren ondoren. Lehen edizioak Hondarribia Blues Elkarteak antolatu zituen, baina 2013an udalak bere esku hartu zuen antolakuntza. 2018an berriro esku pribatuetara itzuli zen jaialdia, Hondarribia Blues Elkartearen oinorde den Blue Vision enpresak antolatu zuen.
Eguzki eta Bidasoaldeko Lagunak.- Ingurumenaren alderdiari dagokionez, plataforman dauden ingurumen-taldeek EAJk osoko bilkuran izan duen jarrerari buruz egiten dugun balorazioa erabat negatiboa da. Txomin Sagarzazu alkatearen adierazpenak hipokresia-ariketa argia dira, errealitatearekin zerikusirik ez duena. Zabortegi zaharraren zigilatzea ingurumen onura gisa saldu nahi izatea, eusten ez den falazia bat da, eta adimena iraintzea.
Amuitz, Hondarribiko Merkatarien Elkartea.- Amuitz, Hondarribiko Merkatarien ElkarteaZaldunbordari buruz alkateak ezohizko bilkuran eta ondorengo prentsaurrekoan esandakoari buruz, Amuitz, Hondarribiko merkatarien elkartetik esan nahi diogu, merkatari txikiei buruz adierazitako kezka gezurra dela.