Donostiako Metroa: Behargabekoa eta erokeria!
Satorralaiaren deialdia: Azaroak 21 larunbatean Protesta-kontzentrazioa 12etan Easo Plazan.
Satorralaia auzo-mugimendua.- Azaroak 21 larunbatean, Satorralaiak protesta eta umorea uztartuko dituen elkarretaratzea deitu du, eguerdiko 12etan Easo Plazan, hain zuzen ere egun hortan abian jarriko den Donostiako Metroaren pasantearekiko herritarren desadostasuna adierazteko. Deialdiarekin bat egin dute beste zenbait talde eta erakunde sozialek, hala ELA sindikatuak, BizilagunEkin desazkunde turistikoaren Donostiako plataformak eta Saretxe etxebizitza sindikatuak.



“ZER METRO?” bideoa kaleratu du Satorralaia bizilagunen mugimenduak.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metro-pasantearen aurkako manifestazioa deitu du ekainaren 2an, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritza obra hirian modu latzean hedatzen ari den egungo egoeraren larritasunari behar den indarrarekin erantzuteko. Egitasmoa atzera bueltarik gabekoa bihurtu nahian ari direla salatzen dugu.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak datorren otsailak 8 ostegunean egingo den ohizkanpoko batzarrera biltzeko deitzen dizuegu Donostiako bizilagun eta talde sozial guztiei. Izan ere, Euskal Gobernuak ekintza burutuen politika ezarri asmoz Metroaren obrak hasi ditu, eta egoeraren larritasunaren aurrean herritarren erantzuna bultzatu behar dugu.
OSOIGOk ekintza berri bat martxan jarri du Gipuzkoako Batzar Nagusietako 5 politikarik honako galdera erantzun dezaten eskatzeko:
Satorralaia bizilagunen mugimenduak abenduak 20 asteazkenean Diputaziotik Udaletxera Martxa deitu du, hain zuzen ere egun horretan bilduko den Donostiako Udal-Plenoari Metroaren pasantea geldiaraztea eta auzi honetan herritarren partaidetzari bideak ireki daitezen exijitzeko.