Abotsanitz.- HONDARRIBIA LANTZEN SA sozietatearen sormena eta honen kudeaketa, EAJ-PNVren gobernantza opakutasunaren adibiderik garbienetako bat da. 1992an sortua izan zen hirigintzagarapenak sustatzeko, diru publikoarekin finantzatuko zena. Hasieratik, teknikaririk gabe eta politikoz osaturiko administrazio batzar baten aginduaz zuzentzen zen Hondarribia Lantzen, baina azken hamarkadetan, inpunitate osoz, beste kudeaketa batzuk burutzeko baliatu dute jeltzaleek.
BorBor hausnarketa kolektiborako plaza.- Gure kezka Irundik abiatu badugu ere, aintzat hartu behar dugu ultra-eskuinaren gorakada fenomeno globala dela. Horrenbestez, gure hirian eskuin-muturrak izan ditzakeen bilakaerak pentsatzeko, Bidasotik harago joatea ezinbestekoa dugu.
Bor-Bor Hausnarketa kolektiborako plaza.- Eta horren guztiaren aurrean zein izan da, orain arte, erakundeen erantzuna? Maiatzean, kazetariek Cristina Laborda Alkateari galdetu zioten hiritar-patruilei buruz, hura mutu; gero, udaltzain-buruari, hura ere isilik; eta azkenean, ertzaintza-buruak, Andoni Urdangarinek, eman zuen erantzuna: “pertsona batzuk txaleko batekin paseatzen ari direlako ez gara larrituko”. Erantzun kezkagarria, edonola ere.
Bobbi Relacen musika delikatuki artikulatzen da, urradura gainditzen duen sendatzeko abesti gisa, ironiaz eta umorez inguratua, etorri daitezela larru hauek folk akordeez, blues notez, pop irribarreez, rock heterodoxoko haizeez, jantzi psikodelikoez eta laztan exotikoez jantzita, edo itzul daitezela bidaia instrumental esperimentalez.